d’Or-eko guneetako bat solarium-a da. Kalitate oneko aire egokitudun Ergoline ® solariuma dugu, non azkar, kalitatez eta segurtasun osoz epe luzerako beltzarantzea lor dezakezun.

solarium2Solarium 3

Beltzarantze artifizialaren alorrean dugun 6 urtetako esperientziari esker, bezeroari arreta espezializatua eskain diezaiokegu, bere azalari komeni zaion minutu eta sesio kopuru egokia aholkatuz eta makina nola erabili azalduz. d’Or-en eguzkia modu seguru eta arduratsuan hartzen da.

DHA BELTZARAN KOLOREA

DHA eguzkirik eta UVA izpirik gabeko beltzarantze %100 naturala eskaintzen duen sistema dugu. 6 minutuko saio bakar batean beltzarantzea ahalbidetzen du, azalarentzat inolako arriskurik sortu gabe. DHA azal gainean aplikatzen da mikropulberizazio bidez, eta berehala beltzarantzen da bezeroa. Ondorengo orduetan beltzaran kolorea progresiboki handitzen da, 24 ordutan tonu handiena lortuz. DHA ez da tindua ez pigmentua; pertsona bakoitzak beltzarantze naturala lortzen du, azalean laranja kolorea agertu gabe. Beltzaran kolorea ez da desagertzen dutxan. Denborarekin intentsitatea galduz joango da, astebeteren buruan guztiz desagertuz. Informazio gehiago: www.corpora.es