gorputza1gorputza2

TRATAMENDU PERTSONALIZATUAK
Zure beharretara ondoen egokitzen den tratamendua bilatuko dugu (zelulitisa, biguntasuna, obesitatea, hanka nekatuak…). Horretarako, kosmetiko eta aparatu ezberdinak konbinatuko ditugu eta kasu bakoitzean espezialistak aholkatzen duen saio kopurua ezarriko dizugu.

BUZTIN ETA ALGEN ENBOLTURAK
Gorputz enplastoa edo kataplasta, itsas-algak (fucus vesiculosus, spirulina…) edo Itsaso Hileko lokatza erabiliz. Profesionalak tratatu nahi den arazoaren arabera prestatzen du enplastoa: zelulitisa, obesitatea, estresa, zirkulazio-arazoak, lokomozio-aparatuko eta azaleko gaitzak (dermatitisa, azalaren zahartzea…).

VAKUNTERAPIA
Gorputzeko tratamenduetan metodo berritzaileena da. Bi teknika konbinatzen ditu: xurgatze bidezko masajea eta tokiko infragorria. Xurgatze bidezko masajearen helburua ehun konjuntiboaren mugimendua da, gune gogor eta sentiberetako kongestioa arinduz. Tokiko infragorriak zirkulazioa desblokeatzen du, odolak eta oxigenoak ehun zelulitikoetara masiboki jario dezaten. Bi sistemak batera aplikatzeak onura handiagoak ematen dizkio tratamenduari, tokiko odol- eta linfa-hiperemisa ekoitziz, odol euskarria eta, horrenbestez, oxigenoa eta metaboliko aktiboak areagotzeko. Horrela lortuko dugu detritus toxikoa ezabatzea (koipea, toxinak…). Tratamendu honi esker posible izango da landutako gunea deskontrakturatu eta erlaxatzea, toxinak ezabatzea eta zure irudia birmoldatzea.

SISMO FITNEES

ARGALTZE ETA REAFIRMATZE TRATAMENDUETAN LAGUNTZA

sismofitnessZertan datza?

Metodo berritzailea, eraginkorra eta azkarra da, minik egiten ez duena. SISMO ELITE plataformako 15 minutu ariketa fisikoko 50 minuturen baliokide dira. Plataformak mugimendu natural bat sortzen du 15mm-ko bibrazio kulunkari bertikalekin, gihar-talde ezberdinak mugiaraziz.

Zein ondorio ditu?

Minutu batzuren ondoren, hanketako, ipurmasaileko eta abdominaletako giharrak automatikoki mugitzen dira, plataformak eragindako bibrazioei esker.

Abantailak: Nekerik ez. Makina bera da gihar-taldeak mugiarazten dituena. Nahikoa da plataformaren gainean zutik jartzearekin. Zelulitis mota guztientzat eraginkorra: Plataformari esker, zuntzen eta giharren %100 mugitzen da. Metabolismoak kaloria gehiago erretzen ditu, eta gainera, zonalde zailenetarako ere eraginkorra da.

Gihar tonifikazioa: Biguntasunari aurre egiteko ezin hobea da. Tonifikazio lanari esker, gihar-masa handitu egiten da eta koipe-masa gutxitu. Hartara, odol- eta linfa-jarioa handitzea lortuko dugu, azalaren eta ehunen egoera hobetuz eta zuntzak berrituz.