Makillajea
d’Or estetika zentroan makillaje mota ezberdinak eskaintzen ditugu, edozein unetarako itxura egokiena lortzeko. Eguna: edozein gertaeraren aurrean irudia hobetzeko. Gaua: gaueko festa eta zeremoniatarako. Emaztegaiak: egun berezi horretan ezkongaiaren edertasuna nabarmentzeko.

Betileen permanentea eta tintea
Begirada batek mila hitzek baino gehiago esaten du. Begirada probokatzailea edo, besterik gabe, begia handitzeko edo betileen intentsitatea gehiago markatzeko, nahikoa da betileetako maskara erabiltzearekin, kolorea edozein izanda ere (beltza, bioleta, marroia…). Teknika honek betileen kurbatura naturala nabarmentzea ahalbidetzen du. Kizkurgailu txikiak aplikatzen dira betileen luzeraren arabera, eta ondoren gel permanente eta neutralizatzaile bat ezartzen da efektua lortzeko.

Mikropigmentazioa

microMikropigmentazioa eskaera handiena duten edertasun tekniketako bat da. Bekain, ezpain zein “eye liner” ean egiten den edertasun mikrotatuai bat da. Bere helburua, era naturalean aldatu edo hobetuz, aurpegien diseinua optimizatzea da.